XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gucia alperric ondaturic, bada bazter ayetan gauzac biciro garestitzera etorri, eta alaingo bear, premi eta azqueneco miserian bere burua icustera etorri zan, nun lenago jaun aberats zana, serbitzen jartzera beartua icusi zan, eta ¿certan? abere beltz-zantzan.

Castigu justu eta bidezcoa; Aitaren uztarri añ ariñ eta biguña centzugabe bota zuena, serbitzu añ lotsagarri, gogor eta charrean gueratzera etortzea.

Guisa berean becatariac beretzat artzen duen nagusia demonioa da, eta au berealatic asten da bere aguindupecoac biciro gogor artzen, oyetaco ascoren morrontza negargarriac bici gucian iraun bear izanaz.

Guci au cere buruari egotzi zayozu, cere artean pensatuaz, cembaterañocoa zure gaitzegoquia izango zan, zure Aita amoriotsua ofenditu cenduenean; eta miseri ceñ negargarria zu aberasteco eta apañtzeco bere escúac eman cizquitzun gañeraco doai preciotsuaquin batera bere graci eta adisquidetasuna galtzea, zori gaiztoan infernuco etsayaren atzaparretan eroriaz.